lunes, 17 de diciembre de 2007

Hirugarren adina: dena da gutxi gure zaharrentzat

Hirugarren adinekoek geroz eta pisu handiagoa dute gure gizartean. Biztanleriaren portzentaia geroz eta handiagoa osatzen dute eta horrek ondorio ugari ditu: egungo gazteentzat pentsiorik izango ez dela, aurrekontuaren gero eta zati handiagoa zaharrentzat zuzendutako zerbitzuetan inbertitu behar dela... hauteskundeetan nork irabaziko ere aurki euren esku izango da.

Gaur egun, nagusientzako hainbat zentru mota aurki ditzakegu. Orain, batzuk azalduko dizkizuet:

Geriatriko berria:
Adineko pertsonak bizitzeko zentruak dira geriatrikoak. Bertan nagusiak bizi egiten dira eta zainketa pertsonala daukate, hau da, kontrolatuak daude eta erizaintza zerbitzuak dauzkate. Gehienetan, bertan bizi diren pertsonak, ezin dizkiete etxean zaindu, haien familiako kideak ezin dizkietelako zaindu. Ez dira dohainekoak, hilabetero diru bat ordaindu behar dute.

Eguneroko zentroa:
Autonomoak diren pertsonei zuzendua dago. Autonomoak diren pertsonen kasuan, hauek diru sarrerak dauzkatenez, zati bat eurek ordaintzen dute eta bestea Udalak. Bertan animazio, garraio, jangela, garbiketa eta osasun zerbitzua eskaintzen zaie. Garraio zerbitzua Gurutze Gorriak eskaintzen du.

Jubilatuen egoitzak:
Jubilatuen egoitzak hainbat ekintza lantzen dituzte nagusiekin: abesten dute, antzerki taldea, gai askoren buruzko ikastaroak, bingo eta karta jokoetara lehiaketak prestatzen dituzte, dantzaldiak, hitzaldiak... Gehienak dohainekoak dira, udalak ordaindua. Egoitza mota hauek, egunez bakarik zabaltzen dute, eta ez dute logelarik. Gehienbat, nagusiak egunean zehar entretenitzeko egiten da, eta nagusi asko joaten dira jubilatuen egoitzetara.

Apartamentu babestuak:
45 metro karratuko 35-40 apartamentu dira, apartamentu hauek Udalak kudeatu beharko lituzke.Apartamentu hauen helburua euren bizi-kalitatea hobetzea da, eta apartamentu hauen erabiltzaileak, zailtasunak bakarrik bizitzeko duten pertsonak dira.

Zentro sozio-sanitarioa:
Osakidetza eta Foru Aldundiak zentro hau ordaintzeko ados jarri beharko lirateke. Zentro soziosanitrioa, egoitza eta ospitaleen arteko mezkla bat da. nagusiak ospitalean alta jasotzen dutenean eta daukatenean inork haiek zaintzeko, zentro honetara etortzen dira.

Telealarma:
Zerbitzu hau lortzeko telefono linea besterik ez da behar. Etxean bakarrik bizi den nagusia botoi bat duen pultsera jartzen du eta erorketaren bat-edo duenean botoiari emanten badio, larrialdi zerbitzuek bere deia jasotzen dute eta azkar haien etxera joaten dira. Zerbitzu honen eskaria igo egin da azkenaldian.

viernes, 9 de noviembre de 2007

NIRE AURKEZPENA

Nire izena, Olatz da, 20 urte ditut eta Algortakoa naiz. 1987.ko azaroaren 25ean jaio nintzen eta ez dauzkat anai- arrebarik, baina familia oso handia daukat. Lagubekin egotea, nire txakurrarekin paseatzea, barre egitea eta zinemara joatea oso gustoko dut.


Batxilerra bukatzerakoan, informatika kurtso bat egin nuen Erandion, eta gero Gizarte Hezkuntza ikastea erabaki nuen. Oso gustura nago unibertsitatean, lagun oso onak egin ditut (Diana, Itzi, Ione, Nai... eta batera momentu dibertigarriak bizi ditugu) eta karrera asko gustatzen zait.


Espero dut nire blog-a gustatzea. AIO!!!

jueves, 11 de octubre de 2007

BLOG.aren GAIA

KAIXO! Ongi etorri nire blog- era. Hemen hirugarren adineko pertsonen bizitzei buruz hitz egin dut; zer egiten dute denbora pasatzeko, nora doazten, zer arazo dituzte gizarteratzeko orduan...ea Espero dut zuen gustoko izatea. Laster arte!