martes, 5 de febrero de 2008

INAUTERIAK 2008

Nik Algortakoa naiz, eta asteburu honetan (otsailak, 1,2 eta3) Algortako inauterietan egon naiz. Jende asko egon da asteburu hontan inauterietan, baina urte honetan "gehienak" nagusiak ziren. Festa asko daukate gorputzan eta oso ondo pasatu zuten. Metroko plazan, txurreria bat dago, eta bertatik ibili ziren. Arratsalde osoan bertatik bertara ibili ziren hainbat eta hainbat nagusi, baina gauez ere, nagusi asko zeuden. Udalak hainetzat, hainbat ekitaldi eta "ariketa edo joku" prestatu zituen. Azken finean, denok eta denok batera oso ondo pasatu genuen.

martes, 29 de enero de 2008

DOVERren bideoklipa

Orain dela bi edo hiru egun, lau gehien jotaz, telebistan ikusi nuen, Doverren bideoklip bitxi bat; non egoitza batean zuden hainbat nagusi, Doverren musika dantzatu eta antzeztu egiten zuten; eta haiek (Dover taldekoek) bezala zeuden jantzitak. Hau, txapelketa batean parte hartzeko zen eta oraindik ez dakite irabazi duten ala ez, baina jarri dioten indarra eta originalitateagatik, irabaztea merezi dute.

HEMEN KLIK egiten baduzue, bideoklipa ikusi ahal izango duzue. Oso ona da, ezin duzue galdu!!!!

jueves, 24 de enero de 2008

Nire BLOG -aren balorazioa

Orain, nire blog -aren balorazioa egingo dut.

Oso gustura egin dut blog hau, gaia asko gustatzen zaidalako. Praktikak, hirugarren adinako erakunde batean egingo ditut, gehiago zehazteko, Alea Social, erakundean.

Nire ustez, lana era zuzen eta ordenatu batean egin dut. Eta informazioa, kontrastatu egin dut, hainbat informazio iturriekin, beraz, jarri dudan informazioa egokia da. Baina zerbait gaizki ikusten baduzue, esatea eskertuko nizueke.

Blog hau, klaseko materia batentzako da. Nahiz eta, kuatrimestrea bukatu, nik lan gehiago egiten eta blog -ean sarrera gehiago egiten jarraituko dut, lan hau asko gustatu zaidalako.

martes, 22 de enero de 2008

BIDAIATZEA

Naguasiei asko gustatzen zaien ariketa, bidaiatzea da. Gehien gustatzen zaien lekura joatea, Bernidorm da, eta hara doazten jubilatuengatik, Benidorm fama asko lortu du. Hemen turismo asko egiten dute, eta hondartza ondoan dauden hoteletan ospedatu egiten dira. Bendorm -en eguraldia oso ona da, horregaitik ere nagusi askok leku hau aukeratzen dute. Nagusiak nahi dutena gehienetan, deskantzatzeko toki lasai bat, eta eguraldi ona egiten duen lekua, hondartzara joateko. Hhotel asko, hau jada dakitenez (hainbat urte pasata, ikasi dute), nagusientzako ariketa eta irteerak prestatzen dituzte, adibidez, acuaerobic, karaokea, irteera edo ibilaldiak.....ea.

sábado, 19 de enero de 2008

ARIKETA FISIKOAK

Nagusientzako, ariketa fisikoak egitea oso garrantzitsua da, ia buru ariketak baino garrantzitsuagoa. Ariketa fisikoa oso ona da haientzat eta haien, hezur, arteria eta muskuluentzako. Gimnasia, dantza, ibiltzea edota aoerobik- a oso ona da haien gorputzentzako.

Acuerobic, uran (piszinan edota hondartzan) egiten den gimnasia mota da. Uran egiten denez, esfortsua handiagoa da, hortaz, ariketa gogrragoa eta hobeagoa da haientzat.

Hemen klik egiten baduzu, bideo bat ikusiko duzu, non Acuerobic egiten ari diren nagusi batzuk agertzen dira.


BURU ARIKETAK

Nagusientzako oso garrantzitsuak dira buru ariketak. Hauek, memoria hobea edukitzeko eta gauzak hobeto gogoratzeko balio die. Gaixotasun batzuk dituzten nagusiak, adibidez, alzheimerra daukaten nagusiak, ez dira sendatuko, baina buru ariketak egiten badituzte, gauzak gogoratuko ahal dituzte (ez beti), ahalegin handiak egiten badituzte.

Buru ariketa onak dira; mahai jokoak, irakurtzea, instrumentu musikal bat jotzea eta gurutzegramak egitea. Arraroa badirudi ere, ahalegin handiak egitera behartzen dien jarduera, dantza da.

lunes, 14 de enero de 2008

Nagusien arteko gaixotasun ARRUNTENAK

Orain lau gaixotasun aztertuko ditugu, arruntenak direnak pertsona nagusien artean. Aztertuko ditugun gaixotasunak; Alzheimer, Parkinson, Artrosis eta Prostatako minbizia.

ALZHEIMER:

Gaixotasin hau, burumuineko min bat da, zeinetan burumuina bere ahalmenak garrantzitsuenak galtzen joaten da. Puntu bat heltzen da, zeinetan ez da pertsona beragatik balio eta besteen laguntza behar. Lehenengo sisntomak, desorientazio psikologikoak izaten dira eta hauek pertsonaren pertsonalitatean eragin izan dezake. Hasierako faseetan, hitz egiteko gaitasuna ere gal dezake. Gero gauzetaz ahaztea, gero eta segituago gertatzenzaie eta ez ditu bere familiako kideak edota bere lagunak ezagutzen. Gaixotasun hau ez du sendagaitzarik eta gaixoaren bizitza oso luzea izan daiteke.

PARKINSON:

Gaixotasun neurologiko bat da, eta muskuluen zurruntasunearekin erlazionatzen da. Ibiltzeko zailtasunak ere eduki ditzakete eta mugimenduen koordinazioan alterazioak egon daitezke. Parkinsona agertzen da, nerbio gunean alterazioak daudenean, alterazio hauek gertatzen dira, burumuinean dopamina gutxitu egiten denean. Gune honetan, mugimenduak kontrolatzen eta koordinatzen.
PROSTATAKO MINBIZIA:

Gizonezko nagusien arteko bigarren minbizirik arruntena da. Tumore gaiztoa da, eta prostataren glandulan agertzen da. Minbizi hau, ez da oso azkar garatzen, baina badakigu denak, pertsona ezberdinetan gaixotasunak ezberdin joka dezakete. Gaixotasun hau daukaten gizonezkoen %5 minbizi honegatik hil egiten da.

ARTROSI:

Atikulazioen endekapenezko gaixotasuna da, hau da, gaixotasun degeneratiboa da. Ere herentziazko gaixotasuna izan daiteke. Artrosia agertzen da, kartilago artikulatua gainbeheratzen denean. Gaixotasun honen tratamendua, analgesikoekin izan daiteke, adibidez, Paracetamol-ekin, baina mendikamentuz aparte, ere oso garrantzitsua da ariketa fisikoa egitea.


BIHOTZEKO GAIXOTASUNAK

Pertsona nagusiak, gehienbat bihotzeko gaixotasunak dituzte. Bihotzeko gaixotasunei buruz hitz egiten dugunean, gehienbat errefrentzi egiten diegu bihotzari odola eramaten dieten odol hodiei (zaianak, arteriak, kapilarrak...) Orain bihotzeko gaixotasun batzuk aztertuko ditugu: burumuineko infartua (infarto cerebral), burumuin isurpena (derramen cerebral), bularreko angina (angina de pecho) eta hipertentsioa.

BURUMUINEKO INFARTUA:

Kasu gehienetan, ictus -a era latz batean agertzen da. Gaixotasun hau, atzeraezinezkoa (irreversible) da. Gaixotasun hau duen pertsona, guztiz mugiezina geratzen da. Ezin da, bera bakarrik ezer egiteko gai. Gaixotasun hau, aurreikusi daiteke, garrantzitsuena erretzeari ustea da. Baina ere kontrolatu beharra dago, kolesterola, diabetesa eta hipertentsio arteriala.


BURUMUIN IZURPENA:


Gaixotasun honen kasusak, hauek dira: arteria baten oztopaketa (%80 erasoak, iskemikoak dira) edota hemorragia bategatik (beste %20 erasoak hemorragia bat eraginak dira). Gaixotasunak honek ekar ditzakeen kalte edo ondorioak hauek dira: gorputz mugimenduak gutxitu edo ez eduki mugimendurik beso eso hanketan, sentikortasunik ez izatea, beso edo hanketan, apetitu sexualik ez izatea, orientazio falta, ezin hitz egitea. Pertsona nagusietan, erreztasunez gerta daiteke, arteriak desgastatuak dituztelako.


BULARREKO ANGINA:


Bularreko zapaldura bat da eta torax eta lepo aldera zabaltzen da. Angina gertatzen da, bihotzari beharrozkoa duen oxigenoa eta beste sustantzia batzuk heltzen ez zaizkionean. Angina gerta daiteke ere bihotzak esfortu bat egiten ez dagoen bitartean, adibidez, lo egiterakoan. Hau jende nagusari asko gertatzen zaio.

domingo, 13 de enero de 2008

HIPERTENTSIOA:

Nagusien artean oso arrunta den gaixotasuna da. Gaixotasun hau, gorputzeko odol- hodietan zirkulatzen duen odola indarra egiten du eta indar horri, presio esaten zaio eta presio hori oso handia denean, hipertentsioa gertatzen da. Pertsonaren bizimodua, eragin zuzena du gaixotasun honetan. Hipertentsioak daukan jendearentzat, koipe eta gatz ugariko jan- neurriak, sedentarismoa, obesitatea, tabakoa eta alkohol gehiegikeria oso kaltegarriak dira. Ariketa fisikoa egitea oso ona da hipertentsioa hobetzeko, baina pertsona nagusientzako hobe da, egunean ordu erdi ibiltzea azkar samar.

miércoles, 2 de enero de 2008

Bizkai guneko OSPITALEAK

Gure nagusiak, hainbat osasun arazo dauzkate eta hauek zaintzeko eta sendatzeko hainbat ospitale dauzkagu bizkaia aldean. Esagunenak eta famatuenak hauek dira: Basurtoko ospitalea, Gurutzetako ospitalea, Galdakaoko ospitalea eta San Eloy ospitalea (Barakaldon).








Basurtoko ospitaleraren historia pixkat kontatuko dizuet: Bilboko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, XX. mendearen hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira. 1900 ean, eraikitze lanak hasi ziren eta 1908 ko azaroaren 11ean ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da. Estilo ingeleseko ospitalea, eta lau solairuetako eraikin desberdinetan banaturik dago, eraikin bakoitza medikuntzako arlo desberdin batetaz arduratzen delarik. Guztira hamazazpi pabilioi daude ospitalean, pabilioietako izenek, ospitalearen eraikuntza ordaintzen lagundu zuten familia burgesen abizenak, eta ospitalean lan egindako medikuen izenak daramatzate.

San Eloy eta Galdakaoko ospitaleak

San Eloy ospitalea, Barakladoko erdialdean kokaturik dago, Batzaga auzoan. Gurutzetako ospitalearekin batera, ezkerraldeko biztanleak atenditzen ditu (230.000 pertsona inguru).
1911 ko abenduaren 30ean, Sanatorio Quirúrgico Altos Hornos de Vizcaya zelakoa inauguratu zuten, gaur egun San Eloy Ospitalea dena.

Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Usansolo auzoan kokatua dago. Ospitaleak Bizkaiko ipar ekialdeko eskualdeen osasun beharrizanak asetzen ditu, Busturialdea, Durangaldea eta Lea-Artibai, Gernika, Lekeitio eta Bermeo herriak besteak beste. Hainbat Bizkaibus lineek milaka pertsona garraiatzen dituzte ospitalera urtero.

Gurutzetako ospitalea

Gurutzetako ospitalea Bilbo handiko ospitale nagusia da, Barakaldoko udalerrian kokatua. Halaber, Osakidetzako erietxerik garrantzitsuena da, hainbat arlotan erreferentzizkoa EAE tik ere bai.
Bilbo handian eraiki zen bigarren erietxe nagusia izan zen, 1955. urtean. Izandako lehen izena "Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor" izan zen. Hasieran 300 ohe baino ez zeuzkan, urteetan zehar eginiko handitzeek, 2.000 ohera igo dute kopuru hori.

Aipatu ditugun ospitaleetara heltzeko hainbat modu daude, adibidez, garraio publikoa edota kotxez.











Nagusientzako ERAKUNDEAK

Orain nagisientzako dauden hainbat erakunde azalduko edo hobeto esanda aurkeztuko dizkizuet; adibidez, Alea Social, Santutxuko Bonaparte Zentrua edota Gorlizko erakundea 3. adinarentzako (Asociacion 3 edad de gorliz).
Hauek hiru adibide baino ez dira, Bizkaiko zentru gehiago kontsultatu nahi badituzue, egin klik hemen.
Zentru hauek nahi dutena da, nagusien beharrak eta giza eskubideak betetzea. Ere, zentru batzuk haien laguntza eskaintzen diete arazo legalak konpontzeko, eta beraien bizimodua errezagoa izan dadin. Ere gerontologian dauden helburuak aztertzen eta betetzen zaiatzen dira.
Gerontologiaren helburuak (hauek bizkaikoak dira) hauek dira:

* Adinekoen eskubideak babestea.
* Adinekoen beharrak eta eskariak hobeto ezagutzea.
* Dauden gizarte eta osasun sistemen arteko koordinazioa sustatzea.
* Bizkaiko gerontologia egitasmoak hobeto betetzea.

lunes, 17 de diciembre de 2007

Hirugarren adina: dena da gutxi gure zaharrentzat

Hirugarren adinekoek geroz eta pisu handiagoa dute gure gizartean. Biztanleriaren portzentaia geroz eta handiagoa osatzen dute eta horrek ondorio ugari ditu: egungo gazteentzat pentsiorik izango ez dela, aurrekontuaren gero eta zati handiagoa zaharrentzat zuzendutako zerbitzuetan inbertitu behar dela... hauteskundeetan nork irabaziko ere aurki euren esku izango da.

Gaur egun, nagusientzako hainbat zentru mota aurki ditzakegu. Orain, batzuk azalduko dizkizuet:

Geriatriko berria:
Adineko pertsonak bizitzeko zentruak dira geriatrikoak. Bertan nagusiak bizi egiten dira eta zainketa pertsonala daukate, hau da, kontrolatuak daude eta erizaintza zerbitzuak dauzkate. Gehienetan, bertan bizi diren pertsonak, ezin dizkiete etxean zaindu, haien familiako kideak ezin dizkietelako zaindu. Ez dira dohainekoak, hilabetero diru bat ordaindu behar dute.

Eguneroko zentroa:
Autonomoak diren pertsonei zuzendua dago. Autonomoak diren pertsonen kasuan, hauek diru sarrerak dauzkatenez, zati bat eurek ordaintzen dute eta bestea Udalak. Bertan animazio, garraio, jangela, garbiketa eta osasun zerbitzua eskaintzen zaie. Garraio zerbitzua Gurutze Gorriak eskaintzen du.

Jubilatuen egoitzak:
Jubilatuen egoitzak hainbat ekintza lantzen dituzte nagusiekin: abesten dute, antzerki taldea, gai askoren buruzko ikastaroak, bingo eta karta jokoetara lehiaketak prestatzen dituzte, dantzaldiak, hitzaldiak... Gehienak dohainekoak dira, udalak ordaindua. Egoitza mota hauek, egunez bakarik zabaltzen dute, eta ez dute logelarik. Gehienbat, nagusiak egunean zehar entretenitzeko egiten da, eta nagusi asko joaten dira jubilatuen egoitzetara.

Apartamentu babestuak:
45 metro karratuko 35-40 apartamentu dira, apartamentu hauek Udalak kudeatu beharko lituzke.Apartamentu hauen helburua euren bizi-kalitatea hobetzea da, eta apartamentu hauen erabiltzaileak, zailtasunak bakarrik bizitzeko duten pertsonak dira.

Zentro sozio-sanitarioa:
Osakidetza eta Foru Aldundiak zentro hau ordaintzeko ados jarri beharko lirateke. Zentro soziosanitrioa, egoitza eta ospitaleen arteko mezkla bat da. nagusiak ospitalean alta jasotzen dutenean eta daukatenean inork haiek zaintzeko, zentro honetara etortzen dira.

Telealarma:
Zerbitzu hau lortzeko telefono linea besterik ez da behar. Etxean bakarrik bizi den nagusia botoi bat duen pultsera jartzen du eta erorketaren bat-edo duenean botoiari emanten badio, larrialdi zerbitzuek bere deia jasotzen dute eta azkar haien etxera joaten dira. Zerbitzu honen eskaria igo egin da azkenaldian.

viernes, 9 de noviembre de 2007

NIRE AURKEZPENA

Nire izena, Olatz da, 20 urte ditut eta Algortakoa naiz. 1987.ko azaroaren 25ean jaio nintzen eta ez dauzkat anai- arrebarik, baina familia oso handia daukat. Lagubekin egotea, nire txakurrarekin paseatzea, barre egitea eta zinemara joatea oso gustoko dut.


Batxilerra bukatzerakoan, informatika kurtso bat egin nuen Erandion, eta gero Gizarte Hezkuntza ikastea erabaki nuen. Oso gustura nago unibertsitatean, lagun oso onak egin ditut (Diana, Itzi, Ione, Nai... eta batera momentu dibertigarriak bizi ditugu) eta karrera asko gustatzen zait.


Espero dut nire blog-a gustatzea. AIO!!!

jueves, 11 de octubre de 2007

BLOG.aren GAIA

KAIXO! Ongi etorri nire blog- era. Hemen hirugarren adineko pertsonen bizitzei buruz hitz egin dut; zer egiten dute denbora pasatzeko, nora doazten, zer arazo dituzte gizarteratzeko orduan...ea Espero dut zuen gustoko izatea. Laster arte!