Basurtoko ospitaleraren historia pixkat kontatuko dizuet: Bilboko ospitalea hiriaren kanpoaldeko orubeetan eraiki zen, XX. mendearen hasieran. Hiriaren hazkunde handiak eragin zuen ospitalearen eraikuntza, eta honen eraikuntzan pertsona askoren diru-laguntzak oso garrantzitsuak izan ziren. Gaur egun, ospitaleko sarreran ospitaleari diruz lagundu zieten pertsonen izen eta abizenak ageri dira. 1900 ean, eraikitze lanak hasi ziren eta 1908 ko azaroaren 11ean ospitalea ofizialki inauguratu zuten. Urteak igaro ahala handituz joan da. Estilo ingeleseko ospitalea, eta lau solairuetako eraikin desberdinetan banaturik dago, eraikin bakoitza medikuntzako arlo desberdin batetaz arduratzen delarik. Guztira hamazazpi pabilioi daude ospitalean, pabilioietako izenek, ospitalearen eraikuntza ordaintzen lagundu zuten familia burgesen abizenak, eta ospitalean lan egindako medikuen izenak daramatzate.
miércoles, 2 de enero de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario